Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2024ko urtarrilaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
220

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baiten Soraluze-Placencia de las Armasko udalerrian dauden (Gipuzkoa) Deba ibaiko eta Arrizabalaga iturburuko urak industria-erabileretarako aprobetxatzeko administrazio-emakidaren ezaugarriak aldatzeko eskaeraren espedientea. Horren bidez, harguneak eta emakida-emaria aldatzen dira.

Espedientearen kodea: MCA-G-2023-0001.

Eskatzailea: Indumalzaga, S.L.

Jardueraren kokapena: Soraluze-Placencia de las Armas (Gipuzkoa).

Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak):

Zundaketa: X = 545.985 eta Y = 4.782.264.

Arrizabalaga ur-hartunea: X = 546.146 eta Y = 4.782.203.

Eskatutako urteko bolumena: 8.800 m3 urtean.

Uraren erabilera: erabilera industrialak.

Obren deskribapena: harguneak aldatzeko eskatzen da. Obrak burututa daude, eta industria-nabearen barruan dagoen zundaketa bat da, 72 metroko sakonerakoa, 0,7 l/s-ko emaria ateratzen duen ponpa urperagarri batez hornitua, eta urak hartzen dituen jariatze batean gainazaleko bilketa bat, AP-1 errepidearen hormaren azpian dagoen hormigoizko presa baten bidez, urak grabitatez nabearen estalkira bideratzen dituena.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Dekretu horrek 849/1986 Errege Dekretua aldatzen du, kaltetutzat jotzen direnek erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 26a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa)

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala