Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2024ko urtarrilaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
210

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 20koa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Euskal Herriko Urpeko Jardueren Federazioaren Estatutuetan aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Euskal Herriko Urpeko Jardueren Federazioaren EAEko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatu zen 1986ko uztailaren 30ean 117 zenbakiarekin. Federazioaren Estatutuen aldaketak aurkeztu dira orain.

Euskal Herriko Urpeko Jardueren Federazioaren 2023ko abenduak 15ean egindako Ezohiko Batzar Orokorrean bere Estatutuen artikuluak moldatzeko erabakia hartu zuen eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Estatutuen aldaketak bat datoz urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren martxoaren 30eko 2/2023 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Urpeko Jardueren Federazioaren Estatutuen 3., 19.5. eta 28.5 artikuluen aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikuluen erredakzioa ondoko moduan geldituko litzateke:

3. artikulua.– Euskal Herriko Urpeko Jardueretako Federakuntzaren helbidea: Anoeta Pasealekua, 7, 20014 Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa.

19.5. artikulua.– Egoerak hala eskatzen duenean, Batzarra modu telematikoan egin ahal izango da, bideokonferentziaren edo antzeko sistemaren bidez, bertaratutakoen aintzatespena eta bozkatzeko sistema bermatuz, baita estatutu hauetan jasotzen diren gaietarako isilpeko bozketa ere.

28.5. artikulua.– Zuzendaritza Batzordeko kideek berariaz hala onesten dutenean, posta elektronikoz, faxez, bideokonferentziaz edo antzeko bide teknikoak erabiliz hartu ahal izango dira erabakiak. Kasu horretan, aktarekin batera faxaren, posta elektronikoen eta bestelako euskarrien ziurtagiriak gorde beharko dira.

Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea eta, bere aurka, pertsona interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 20a.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

GORKA ITURRIAGA MADARIAGA.


Azterketa dokumentala