Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2024ko urtarrilaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
129

IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuordearen 2023ko azaroaren 3ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, ez da onartzen, epez kanpo aurkezteagatik, Ertzaintzako zuzendariaren 2023ko apirilaren 3ko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.

Aipatutako ebazpenaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, aurreko ebazpenaren jakinarazpentzat balio dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Ebazpenaren testu osoa eta espedientean jasotako dokumentazio guztia helbide honetan eskura daiteke: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saila, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza (Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 11.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala