Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2024ko urtarrilaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
127

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 20koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez bete gabe uzten duen «Call for transnational proposals 2023 - Healthcare of the future» nazioarteko lehia-deialdian euskal partaidetza duten I+G proiektuetarako laguntzen deialdia. Europar Batasunak sustatu du hori, «European Partnership on Transforming Health and Care System (THCS)» osasun-sistemak eraldatzeko Europako lankidetzaren esparruan, BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioaren Horizonte Europa esparru-programaren barruan (dirulaguntza emateko erabakiaren zenbakia: 101095654).

Osasuneko sailburuaren 2023ko urriaren 31ko Aginduaren bidez, nazioarteko «Call for transnational proposals 2023 - Healthcare of the future» lehia-deialdian hautatu ziren euskal partaidetzadun I+G proiektuetarako laguntzen deialdia onartu zen (2023ko azaroaren 14ko EHAAn argitaratu zen, 217. zenbakia).

Agindu horren 1. artikuluan ezarritakoaren arabera, finantzaketa jasoko dute «Healthcare of the Future» 2023ko deialdiko kanpoko adituek maiatzaren 23ko deialdian hautatutako proiektuek. Deialdi hori THCSren (European partnership onTransforming Health and Care Systems) webgunean argitaratu zen. Oinarrien gaineko aginduaren 7.8 artikuluan eskabideak aurkezteko ezartzen zen epea igaro ostean, nazioarteko «Call for transnational proposals 2023 - Healthcare of the future» lehia-deialdiak ebaluazio-fasean jarraitzen du oraindik; hori dela eta, aurkeztutako eskabideak ezin dira finantzatu.

Oinarrien gaineko aginduaren 9. artikuluak ezartzen duenez, laguntzak Osasuneko sailburuordeak emango ditu, EHAAn argitaratutako ebazpen baten bidez.

Aurrekarietan jasotakoa dela bide, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehena.– Bete gabe uztea «Call for transnational proposals 2023» nazioarteko lehia-deialdian hautatu ziren euskal partaidetzadun I+G proiektuetarako laguntzen deialdia.

Bigarrena.– Oinarri arautzaileetako 9.7 artikuluan ezarritakoa betez, erakunde eskatzaileek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute ebazpen honen aurka.

Barakaldo, 2023ko abenduaren 20a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSE LUIS QUINTAS DIEZ.


Azterketa dokumentala