Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2024ko urtarrilaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
126

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 16koa, Osasuneko sailburuordearena, 2023-2024 ikasturtean EAEko ikasleen artean jarduera fisikoa sustatzeko eta sedentarismoa murrizteko laguntzak ematen dituena.

Osasuneko sailburuaren 2023ko abuztuaren 29ko Agindua, zeinaren bidez arautzen baitira elkarteei eta kooperatibei zuzendutako laguntzak eta egiten baita laguntza horien deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen jarduera fisikoa sustatzera eta sedentarismoa murriztera bideratutako partaidetza-proiektuak garatzeko 2023-2024 ikasturtean zehar. Agindu horretako 12. artikuluari jarraituz, laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez emango dira, eratutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta.

Batzorde horrek, 2023ko azaroaren 14an egindako proposamena oinarritzat harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean aipatzen diren elkarte eta kooperatiben proiektuei dirulaguntzak ematea.

Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren elkarte eta kooperatiben proiektuei dirulaguntzarik ez ematea, arrazoia adierazita.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik hasita, betiere 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 16a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala