Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2024ko urtarrilaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
125

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 18koa, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, honako hau aldatzeko dena: Ebazpena, 2023ko irailaren 15ekoa, zeinaren bidez formulatzen baita Vitoria-Gasteiz eta Burgeluko (Araba) udal-mugarteetako «Vitoria Solar 2» eguzki-instalazio fotovoltaikoaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena; sustatzailea Indarberri, SL da.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak aurkitu dira ebazpen honen testuan: «Ebazpena, 2023ko irailaren 15ekoa, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez formulatzen baita Vitoria-Gasteiz eta Burgeluko (Araba) udal-mugarteetako «Vitoria Solar 2» eguzki-instalazio fotovoltaikoaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena; sustatzailea Indarberri, SL da.» Ebazpen hori 2023ko urriaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (207. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2023/4925 (26/16) orrialdean, ondasun naturala babesteko neurrien atalean, hau dio:

«Seinale islatzaileak jarriko dira 10 metrotik behin hesiaren trazadura osoan, abifaunarengan inpaktuak murrizteko.»

Baina hau esan behar du:

«Talken aurkako plakak jarriko dira 10 metrotik behin hesiaren trazadura osoan, abifaunarengan inpaktuak murrizteko.»

2023/4925 (26/16) orrialdean, ondasun naturala babesteko neurrien atalean, hau dio:

«4.3.4.– Konektagarritasun ekologikoari dagokionez, Angostalde errekak korridore ekologiko eraginkor gisa jarduteko duen gaitasuna hobetzeko, VS2_25_3 inguratzailearen iparraldeko hesiak inguratzaile horren iparraldetik doan Angostalde errekaren ibaiertzarekiko 10 metro baino gehiagoko atzerapena errespetatu beharko du. Gainera, zuhaitzekin eta zuhaixkekin landareztatu beharko dira erreka horren alde banatako lehenengo 5 metroak, gutxienez. Dentsitate txikiko lehengoratzeak egingo dira, landaredi espontaneoa gerora naturalizatzen laguntzeko. Landaredi espontaneo hori, hain zuzen, tarte hetsi horietan nekazaritza-jarduerarik ez dagoelako haziko da. Landaketak tokiko jatorri ziurtatua duten espezie autoktonoko landareekin egin beharko dira.»

Baina hau esan behar du:

«4.3.4.– Konektagarritasun ekologikoari dagokionez, Angostalde errekak korridore ekologiko eraginkor gisa jarduteko duen gaitasuna hobetzeko, VS2_25_3 inguratzailearen iparraldeko hesiak inguratzaile horren iparraldetik doan Angostalde errekaren ibaiertzarekiko 10 metro baino gehiagoko atzerapena errespetatu beharko du. Gainera, zuhaitzekin eta zuhaixkekin landareztatu beharko dira VS2_25_3 inguratzailearekin mugakide den erriberako lehenengo 5 metroak, gutxienez. Dentsitate txikiko lehengoratzeak egingo dira, landaredi espontaneoa gerora naturalizatzen laguntzeko. Landaredi espontaneo hori, hain zuzen, tarte hetsi horietan nekazaritza-jarduerarik ez dagoelako haziko da. Landaketak tokiko jatorri ziurtatua duten espezie autoktonoko landareekin egin beharko dira.»

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 18a.

Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,

JAVIER AGIRRE ORCAJO.


Azterketa dokumentala