Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2024ko urtarrilaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
122

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 22koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Informatika Fakultaterako Kargudunaren idazkaria (Ikastegiak) lanpostua betetzeko deialdian, ezarritako epean ez denez eskaerarik aurkeztu, eta deialdia erabakiaren laugarren oinarria betetzeko, eta Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen arabera (2023ko urtarrilaren 6ko EAO). Gerentziak, Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2021eko urtarrilaren 28an hartutako erabakia, errektorearen eskumenak eskuordetzeko eta gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko dena (2021eko otsailaren 12ko EHAA) erabiliz, honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Behean azaltzen den lanpostuaren prozedura amaitutzat jotzea, eta deialdia hutsik gelditu dela adieraztea

Izena: Kargudunaren idazkaria (Ikastegiak).

Erref.: F 386.

Eskala: Administraria/Administrari laguntzailea.

Taldea: C/D.

Zenbatgarrena: 9.

Maila: 18.

Hizkuntza eskakizuna: 2; derrigorrezko data: 1998-12-31.

Langunea: Informatika Fakultatea.

BE:

Campusa: Gipuzkoa.

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Administrazio Auzietako Epaitegi egokian; horretarako hilabete bi egongo dira, Ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 160. artikuluan, Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 123. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2023ko abenduaren 22a.

UPV/EHUko gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala