Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2024ko urtarrilaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
118

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 22koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Oihana Valmaseda Andia andreak gainditu egin duela 2023ko martxoaren 15eko Ebazpenak (2023ko martxoaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerketa» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Oihana Valmaseda Andia Andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN: ***9317**. Kodea: AGC8L1 – D00166-32. Jakintza arloa: Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerketa. Saila: Finantza Ekonomia II (Enpresa Ekonomia eta Merkaturatzea). Ikastegia: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebakarra. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Estrategia Zuzendaritza: Enpresa Politika».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2023ko abenduaren 22a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala