Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2024ko urtarrilaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
56

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Soraluzeko udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Sagarra errekastotik datozen ur publikoak etxe eta industria erabilerarako aprobetxatzeko Tornilleria Oruesagasti, SA enpresak duen administrazio-emakidaren funtsezko ezaugarriak aldatzeko eskaeraren espedientea.

Espedientearen kodea: MCA-G-2022-0008.

Eskatzailea: Tornilleria Oruesagasti Sociedad Anonima.

Jardueraren kokapena: Soraluze.

Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak):

X = 546.922; Y = 4.780.374.

Eskatutako urteko bolumena: 600 m3 urtean.

Uraren erabilera: etxean eta industrian erabiltzeko.

Obren deskribapena: aldaketaren helburua da urtero kendutako bolumena doitzea, gaur egun urak industria-erabileretarako soilik erabiltzen direlako.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz (dekretu horrek 849/1986 Errege Dekretua aldatzen du), beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 19a.

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala