3. zk., 2024ko urtarrilaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 3 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
55
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpena, kontsumo arloko SAN-48A001-132-2023 zehapen-espedientea ebazten duena.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Horren arabera, jakinarazten da SAN-48A001-132-2023 zenbakiko zehapen-prozeduraren 2023/08/29 ebazpena eman dela, X3299884M DNI/CIF/NIF/Pasaporte zuzendua.
Espedientearen deskribapena:
Hautsitako araua: Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko 4/2023 Legearen 142.04 artikulua.
Arau-haustearen deskribapena: Kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskura ez jartzea erreklamazio-orriak paperean edo formatu elektronikoan, edo ez ematea erregelamenduz ezartzen diren baldintzak betez; eskatzen duten pertsonei entregatzea ukatzea, enpresaburuarekin kontratatuta egon edo ez; edo ez erakustea haien existentziari buruzko informazioa agerian.
Ezarritako zehapena: 500 euro.
Legezko oharrak: ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Halaber, jakinarazten da honela ordaindu beharko duela zehapena:
Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo, egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo, egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Baldin eta ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino geroago amaitzen bada, ordaintzeko epea errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da; betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada. Hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. apartatuetan dioenaren arabera egingo da.
Ordaintzean, adierazi beharko da zein diren zigortuaren DNI/CIF/NIF/Pasaporte (X3299884M) eta espediente-zenbakia (SAN-48A001-132-2023), bai eta espedientea Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola ere. BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egin beharko da ordainketa: 0182 5685 07 0000226271, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia.
Horren berri ematen da, eranskinean aipatzen den interesduna jakitun egon dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 20a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren Zuzendaritzaren ordez (2023ko azaroaren 9koa Agindua, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena).
Turismo eta Merkataritzako sailburuordea,
JESÚS MARÍA GARCÍA DE COS.