3. zk., 2024ko urtarrilaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
54
IRAGARKIA, turismo-erabilerako etxebizitzei aplikatu beharreko udal-araudia ez betetzeagatik alegazioak egiteko epea ezartzeko erabakia jakinarazteko dena.
Ezinezkoa izan da egintza hori jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Prozeduran interesa duen pertsonari helaraztea (eranskinean dago identifikatuta) erabilera turistikoko etxebizitzari dagokionez, jarduera bertan behera uzteko udal-ebazpena dagoela.
15 egun balioduneko epea ematea, bere eskubide eta interesen alde alegazioak aurkezteko eta egiaztapen-prozedurari hasiera ematen dion ebazpenaren eta aipatutako udal ebazpenaren testu osoa eskuratzeko Gipuzkoako Turismo eta Merkataritzako Lurralde Bulegoan (Easo kalea 10, Donostia).
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak jakinarazpen honek.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 18a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
AROA JILETE GONZÁLEZ.