Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2024ko urtarrilaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
45

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 12koa, Osasuneko sailburuordearena, 2023ko deialdian aurkeztutako osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak emateko. Lerroa: «Osasunari buruzko ikerketa estrategikoak bultzatzea».

2023ko laguntzen deialdia Osasuneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 30eko Aginduaren bitartez egin zen (2023ko ekainaren 9ko EHAA, 109. zk.), osasunaren alorreko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako.

Agindu horrek 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, aurkeztu diren eskabideak lerro bakoitzerako prozedura desberdin bat hartuta izapidetuko dira (6. artikuluan adierazitakoarekin bat), eta bakoitza bere ebazpenarekin amaituko da. Osasuneko sailburuordeari dagokio agente eskatzaileek proposatutako gai guztiak erabakitzeko ebazpenak ematea, Balorazio Batzordeak proposatuta.

Aztertu dira «Osasunari buruzko ikerketa estrategikoak bultzatzea» lerrorako aurkeztu diren eskabideak eta Balorazio Batzordearen proposamena, eta harekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Osasunari buruzko ikerketa estrategikoak bultzatzea» lerroko ikerketa- eta garapen-proiektuen (I+G) eskabideetatik, I. eranskinean adierazten direnak onartzea.

Bigarrena.– «Osasunari buruzko ikerketa estrategikoak bultzatzea» lerroko ikerketa- eta garapen-proiektuen (I+G) eskabideetatik, II eta III. eranskinetan adierazten direnak baztertzea, adierazitako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan, hargatik eragotzi gabe egoki iritzitako beste edozein errekurtso jartzea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 12a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala