Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2024ko urtarrilaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
43

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 28koa, Osasuneko sailburuordearena, 2023ko deialdira aurkeztutako osasun arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak ematen dituena. Lerroa: «Osasun arloko ikerketa-jarduera areagotzea».

Osasuneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 30eko Aginduaren bidez (2023ko ekainaren 9ko EHAA, 109. zenbakia) ikerketa- eta garapen-proiektuak laguntzeko 2023ko deialdia argitaratu zen.

Agindu horrek 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, aurkezten diren eskabideak lerro bakoitzerako prozedura bereizi baten bidez izapidetuko dira (6. artikuluan jasotakoaren arabera), eta, amaieran, ebazpena emango da. Eskatzaileek planteatutako gai guztiak erabakitzeko Osasuneko sailburuordeak ebazpena emango du, Balorazio Batzordeak proposatuta.

«Osasun arloko ikerketa-jarduera areagotzea» lerroan aurkeztu diren eskabideak ikusita eta Balorazio Batzordeak egindako proposamena aztertuta, harekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Osasun arloko ikerketa-jarduera areagotzea» lerroan aurkeztu diren eskabideak onartzea eranskinean jasotzen dira.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen; beraz, horren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz; hori gorabehera, egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkeztu ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 28a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DÍEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala