3. zk., 2024ko urtarrilaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
42
AGINDUA, 2023ko abenduaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, Arrasateko (Gipuzkoa) «Arrasate Musikal» Musika Eskola Pribatuari instalazioak lekualdatzeagatik helbidea aldatzeko baimena emateko dena.
Arrasateko (Gipuzkoa) «Arrasate Musikal» Musika Eskola Pribatuaren titularra den «Sociedad Cultural Arrasate Musikal» sozietateak duen baimen eskaera aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.
Urriaren 27ko 289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak, musika-eskolak sortzeko eta jardunean jartzeko oinarrizko arauak arautzen dituena, eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Arrasateko (Gipuzkoa) «Arrasate Musikal» musika eskola pribatuaren instalazioak lekualdatzeagatik egindako helbide aldaketa baimentzen da. Ikastetxe horrek, Zarugalde kaleko 2. zenbakian izan du helbidea orain arte, eta 2023-2024 ikasturtetik aurrera Hezkuntza Saileko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin.
Zentroaren kodeak: 012453 (EAE) eta 20007311 (unibertsala).
Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua.
Izen espezifikoa: «Arrasate Musikal».
Titularra: «Sociedad Cultural Arrasate Musikal».
Helbidea: Zerrajera kalea 8.
Udalerria: Arrasate/Mondragón.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Baimendutako irakaskuntzak:
• Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.
• Adarrak:
– Kantua: korala eta bakarlaria.
– Instrumental sinfonikoa: fagota, klarinetea, kontrabaxua, flauta, oboea, perkusioa, saxofoia, tronboia, tronba, tronpeta, tuba, biola, biolina eta biolontxeloa.
– Instrumental polifonikoa: pianoa, gitarra eta akordeoia.
– Instrumental tradizionala: txistua eta gaita.
– Hainbat joera: baxu elektrikoa, gitarra elektrikoa eta jazz bateria.
Bigarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez. Era berean, dagokion aldaketa eskatu beharko du, bere legezko ordezkariaren bitartez, erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Hirugarrena.– Zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 13a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.