Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2024ko urtarrilaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
40

1692/2023 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Atal Korporatiboko Burua-2 lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia: Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzan, Informatika eta Informazio Sistemen Zuzendariordetzan, Negozio-Aplikazioen Zerbitzuan (Ekonomiako eta Finantzako Arloa).

Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzan, Informatika eta Informazio Sistemetan, Negozio-Aplikazioen Zerbitzuan (Ekonomiako eta Finantzako Arloa), Atal Korporatiboko Burua-2 lanpostua hutsik dago. Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Giza Baliabideen Zuzendaritza honek lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du. Hona hemen horretarako atxikipenak eta oinarriak

OINARRIAK

1.– Lanpostuaren atxikipena.

Atxikipena: Atal Korporatiboko Burua-2 (Ekonomiako eta Finantzako Arloa), Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian, Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzan, Informatika eta Informazio Sistemen Zuzendariordetzan, Negozio Aplikazioen Unitatean (Ekonomiako eta Finantzako Arloa).

Lanaldi zatitua. Vitoria-Gasteiz.

Euskararen 3. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.

2.– Lanpostuaren eginkizunak.

Hauek izango dira eginkizun nagusiak:

– Osakidetzaren SAP plataformen bilakaeratik eratorritako proiektuak koordinatzea eta bultzatzea.

– Ekimenak sustatu eta ezartzea arlo ekonomiko-finantzarioko, logistikako eta aktiboen kudeaketako informazio-sistemen testuinguruan.

– Aplikazioen mantentze integraleko zerbitzu-eredu kudeatu bat ezartzea arlo ekonomiko-finantzariorako, Osakidetzaren egungo beharrekin bat datorrena.

– Koordinazioa eta elkarrizketak EJIErekin, datuekin loturiko azpiegitura eta zerbitzuen zuzkidurarako.

– Kontratuak kudeatzea.

– Ekipoak eta pertsonak kudeatzea.

3.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratudun finkoa izatea eta lanpostua jabetzan edukitzea A1/A2 lanbide-taldean.

b) Gutxienez 4 urteko lan-esperientzia izatea A1/A2 lanbide-taldean.

c) Titulazio akademikoa: Informatikako Ingeniaritzako lizentzia/gradua, edo titulazio baliokidea.

d) Uztailaren 186/2005 19 Dekretuan eta Osakidetzako Euskara Planean ezarritako gainerako betebeharrak.

4.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.

Honako arlo hauetako eskarmentua eta ezagutzak baloratuko dira:

– Gutxienez, 4 urteko esperientzia inguru sanitarioan erabiltzaile kopuru handia duten plataforma kritikoak kudeatzen.

– SAP sisteman, FI moduluetan (Financial Accounting), COn (Controlling) eta AAn (Asset Accounting) gutxienez 4 urteko esperientzia eta ezagutza izatea.

– Gutxienez 4 urteko esperientzia faktura elektronikoko konponbideetan, SAP VIM (Vendor Invoice Management).

– SAPen arlo logistikoa, MM moduluak (Materials Management) eta SD (Sales eta Distribution) ezagutzea.

– Prestakuntza espezifikoa: SAP ziurtagiria, masterra edo antzekoa.

– Sektore publikoa eta pertsonak ezagutzea.

– Esperientzia taldeak kudeatzen.

– Euskararen ezagutza, 3. hizkuntza-eskakizuna.

Halaber, lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.

5.– Euskararen ezagutza.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

6.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera, helbide honetara: Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatzen den moduan ere aurkeztu ahalko dira.

Interesdunek Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea, beren datu pertsonal guztiekin eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera.

Dokumentazioa honelakoa izan behar da:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratudun finkoko langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

– Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, hautagaiak horren berri eman behar du eskaeran.

7.– Balorazio Batzordea.

Balorazio-batzorde bat osatuko da. Batzordeburua Giza Baliabideen Hautaketa eta Horniketako zuzendariordeak edo hark eskuordetzen duena izango da, eta hauexek izango dira batzordeko partaideak: Informatikako eta Informazio Sistemetako zuzendariordea, Teknologia Arloko zerbitzuburua (Informatikako eta Informazio Sistemetako Zuzendariordetza) eta Giza Baliabideen Hautaketako eta Horniketako Zerbitzu Korporatiboko burua (idazkari izango da, eta hitza eta botoa izango ditu).

Eskabideak baloratu ondoren, Batzordeak eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta izangaiei horren berri emango die.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.

8.– Hautaketa-prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

9.– Prozedurari amaiera ematen dion Ebazpena.

Hemen abiatzen den prozedura amaitzeko (lanposturako esleitzea edo lanpostua hutsik uztea), ebazpena eman behar du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak. Hori Intranetean eta Osakidetzako webgune korporatiboan argitaratuko da.

Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatu ezean.

10.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 14a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.


Azterketa dokumentala