247. zk., 2023ko abenduaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (166 KB - 10 orri.)
- EPUB (560 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5789
IRAGARKIA, zeinaren bidez informazio gisa argitaratzen den 2022ko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistrora bidali ez dituzten fundazioen zerrenda, baita kontuak akatsekin aurkeztu eta, hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak eskatutakoa zuzendu ez dutenena ere.
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 32. artikuluaren lehenengo atalak ezartzen duenez, urteko kontuak onartu eta hurrengo 30 egun naturalen barruan, fundazioaren patronatuak urteko kontuak behar bezala sinatuta, eta indarrean dagoen araudian aurreikusitako dokumentuak igorri beharko dizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroari, gordailutu ditzan.
9/2016 Legearen 32. artikuluaren bosgarren atalak ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak, informazio gisa, urteko kontuak aurkezteko betebeharra bete ez duten fundazioen zerrenda argitaratuko du, baita kontuak akatsekin aurkeztu dituztenena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak eskatutakoa zuzendu ez dutenena ere.
Gainera, urteko kontuak aurkezteko betebeharra bete ez duten fundazioen zerrenda argitaratzerako orduan, bereizi egingo dira, batetik jarduera- edo funtzionamendu-egoera aktiboan dauden Fundazioak eta, bestetik, ustez ez-aktiboak direnak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren xedapen gehigarriaren laugarren eta bosgarren atalean xedatutakoa aplikatuz.
Ondorioz, 2022ko ekitaldiari dagozkion kontuak aurkezteko legez ezarritako nahitaezko epea amaitu denez, argitalpen betebeharra betetzeari ekingo diogu honenbestez.
Horretarako, 1. eta 2. eranskinek, iragarki hau sinatzen den egunean, 2022ko ekitaldi ekonomikoan urteko kontuak aurkezteko betebeharra bete ez duten fundazioen zerrenda argitaratzen dute, jardunean daudenak eta ustez ez-aktiboak direnak bereiziz. Bestalde, 3. eranskinean 2022ko ekitaldiko kontuak akatsekin aurkeztu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak eskatutakoa zuzendu ez duten fundazioen zerrenda jasota dago; hau da, fundazio hauei espedientea artxibatzeko ebazpen irmoa igorri zitzaien, eta kontuak ez aurkeztutzat jotzen dira.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 13a.
Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,
EVA LEJARCEGUI BARRENA.