Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2023ko abenduaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
5781

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 20koa, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez bekak esleitzen baitira, 2023-2024an Europar Batasuna eta Kanpo-Harremanen eremuan gazteak prestatzeko.

Europar batasuna eta kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak arautzen dituen urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2023ko abuztuaren 30eko Ebazpenaren bidez, hamalau bekatarako deia egin zen; sei europar batasunaren gaien arlokoak ziren, lau atzerrian den euskal komunitatearen modalitatekoak, eta lau kanpo-harremanen arlokoak, europar batasuna eta kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko asmoz.

Hiru beka-modalitateak instruitzeko organoek behin betiko ebazpen-proposamenak bidali dituzte, dekretu horren 13. artikuluarekin bat etorriz.

Azaldutako guztia dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean jasota dauden eskabideak atzera egintzat jotzea, bertan adierazten den arrazoiagatik.

Bigarrena.– Europar batasuna eta kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak, Europar batasunekoak eta kanpo-harremanetakoak, II. eranskinean zehazten diren pertsonei esleitzea, bertan aipatzen diren destinoetara joateko. Ordezkoen zerrenda ere eranskin horretan jaso da.

Hirugarrena.– Europar batasuna eta kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak ukatzea III. eranskinean zehazten diren pertsonei, bertan aipatzen diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Esleitu gabe uztea atzerrian den euskal komunitatearen arloko lau bekak eta kanpo harremanen arloko lau bekak, ezein hautagaik ez baitu gutxieneko puntuazioa lortu.

Bosgarrena.– 2023ko abenduaren 29a izango da beken hasiera-eguna.

Seigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluekin bat etorriz, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, 1998ko uztailaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 20a.

Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

MARIA ÁNGELES ELORZA ZUBIRIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala