247. zk., 2023ko abenduaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Prestatu eta trebatzeko ikastaroak
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5778
EBAZPENA, 2023ko abenduaren 21ekoa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzak onartzen dituena.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariak, 2023ko abuztuaren 1ean emandako ebazpenaren bidez (EHAA, 2023-09-11; 173. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen. Deialdi horri dagokion azterketaldia bukatu ondoren, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzak onartzen dira honen bitartez. Hortaz, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzak onartzea. Interesdun bakoitzak Azterneten kontsultatu beharko ditu bere azterketen behin-behineko emaitzak: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2023-08-01) < Emaitzak»
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, interesdunek 5 egun balioduneko epea izango dute egoki iritzitako erreklamazioak aurkezteko Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariari.
Erreklamaziorik egin nahi izanez gero, epe horren barruan, Azterneten bidez aurkeztu beharko dira: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2023-08-01) < Erreklamazio edo errekurtso berria».
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 21a.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren zuzendaria,
MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.