Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2023ko abenduaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERRI KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
5772

88/2023 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakariarena, 2023rako ohiko enplegu publikoaren eskaintza onartzen duen epaitegi honetako Osoko Bilkuraren erabakia argitara ematen duena.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 52. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, zeina Herri Kontuen Euskal Epaitegiari aplikatu beharrekoa den 11/2022 Legeak berak ezartzen duen osagarritasunaren arabera.

HKEEren Osoko Bilkura da HKEEren enplegu publikoaren eskaintza onartzeko organo eskuduna. Behin hori adostuta, Lehendakaritzak EHAAra bidaliko du, argitaratzeko eta dagozkion ondorioak izateko, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren 1/1988 Legearen III. tituluko II. kapituluan eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Barne Araubideko Araudian, 5.5 artikuluko i) letran, ezarritakoaren arabera.

Osoko Bilkurak honako hau erabaki du:

Lehenengoa.– Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren 2023rako ohiko enplegu publikoaren eskaintza onartzea; eskaintza erabaki honi eranskin modura atxiki zaio.

Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Administrazio-bidean behin betikoa den erabaki horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hala ere, nahi izanez gero, eta aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osoko Bilkurari, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 18a.

HKEEko lehendakaria,

ANA HELGUERA LÍBANO.

HKEEko idazkari nagusia,

JULIO ARTETXE BARKIN.

ERANSKINA
ESKAINITAKO PLAZAK

Funtzionarioak.

Txanda librea.

Informatikako teknikaria, A taldea, A1 azpitaldea, 3. hizkuntza-eskakizuna, 2027/12ko derrigortasun data: plaza 1.

Administrazio orokorreko teknikaria, A taldea, A1/A2 azpitaldea, 3. hizkuntza-eskakizuna, 2027/12ko derrigortasun data: plaza 1.


Azterketa dokumentala