245. zk., 2023ko abenduaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5744
187/2023 DEKRETUA, abenduaren 13koa, Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartea gizarte-interesekotzat aitortzeko.
Zerbitzu Sozialei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluak xedatzen duenez, gizarte-intereskotzat deklaratu ahal izango dira zerbitzu sozialak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak –arauz zehaztutako baldintzak betetzen dituztenak–, hain zuzen, Gizarte-Ekintzako Hirugarren Sektoreak Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen egiten duen ibilbidea eta ekarpena aitortzeko.
Gizarte-zerbitzuetako irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko deklaratzeari buruzko urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak arautzen ditu gizarte-intereseko deklarazioa lortzeko bete behar diren baldintzak eta aplikatu beharreko prozedura, eta adierazten du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuen esparruan jarduten duten irabazi-asmorik gabeko erakundeei aplikatuko zaiela, edozein dela ere haien forma juridikoa, baldin eta, halakotzat hartuta, dagokien Gizarte Zerbitzuen Erregistroan inskribatuta badaude, autonomia-erkidegokoa zein foru-aldundikoa izan, jarduera-eremuaren arabera.
Hala, Minbiziaren aurkako Espainiar Elkarteari dagokionez, gizarte-intereseko hiru aitortza egin dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historiko bakoitzeko bana. Hara: Bizkairako, gizarte-intereseko deklaratu zen 137/2014 Dekretuaren bidez (ekainaren 24koa, Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartearen Bizkaiko Batzordea gizarte-interesekotzat aitortzeko); Gipuzkoarako, 153/2015 Dekretuaren bidez (uztailaren 27koa, Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartea, Gipuzkoako Batzordea, gizarte-intereseko aitortzeko.); eta Arabarako, 209/2015 Dekretuaren bidez (azaroaren 10ekoa, Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartea (AECC), Arabako Probintzia Batzordea, gizarte-interesekotzat aitortzeko).
Kontuan hartuta Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartea pertsona juridiko bakarra dela, bere barne-antolaketa edozein dela ere, eta interes sozialeko jarduerak egiten dituela euskal lurralde-eremu osoan, egokitzat jotzen da Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartea interes sozialekotzat jotzea, adierazpen bakar batean jasota gera dadin, erregistroko desadostasunak edo bikoiztasunak saihesteko.
Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, gizarte-intereseko deklarazioa Gobernu Kontseiluak erabakitako Dekretu bidez egingo da, dagokion espedientea izapidetu duen gizarte-politiken arloko eskumena duen sailburuak proposatuta.
Ondorioz, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuaren proposamenez, eta 2023ko abenduaren 13ko Gobernu Kontseiluak proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartea gizarte-interesekoa dela deklaratzea, burutzen dituen gizarte-ekintzen bidez Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen laguntzeagatik.
2. artikulua.– Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteari aitorpen honen berezko eskubideak aitortzea, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatutakoak.
Vitoria-Gasteizen, 2023ko abenduaren 13an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.