Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2023ko abenduaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5743

186/2023 DEKRETUA, abenduaren 13koa, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeko lanpostu-zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzekoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeko lanpostu-zerrendak azaroaren 21eko 237/2012 Dekretuaren bidez onartu ziren (2012ko azaroaren 27ko EHAA, 229. zk.). Dekretu hartan, I. eranskinean, erakunde horretan destinoa duten karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrenda zetorren, eta II. eranskinean, berriz, lan-kontratudun langileentzat gordetako lanpostuen zerrenda.

Gerora, aipatutako dekretuak onartutako lanpostu-zerrendek hainbat aldaketa izan dituzte, dekretu hauetan ezarritakoaren ondorioz:

• 139/2014 Dekretua, uztailaren 1ekoa, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeko lanpostu-zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzen duena.

• 197/2015 Dekretua, urriaren 27koa, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeko lanpostu-zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzen duena.

• 37/2016 Dekretua, martxoaren 8koa, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeko lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzen duena.

• 94/2020 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak onartzen dituzten dekretuak aldatzen dituena.

• 72/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak onartzen dituzten dekretuak aldatzen dituena.

Une honetan, beharrezkoa da Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen lanpostu-zerrendetan beste aldaketa bat egitea, Dekretu honen eranskinean zerrendatzen diren lanpostuei eragiten diena.

Ondorioz, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2023ko abenduaren 13an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Ontzat ematea Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundean destinoa duten karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak, Dekretu honen eranskinean jasotako baldintzetan. Zerrenda horiek azaroaren 21eko 237/2012 Dekretuaren bidez onartu ziren, eta Dekretu hauek aldatu zituzten: uztailaren 1eko 139/2014 Dekretua; urriaren 27ko 197/2015 Dekretua; martxoaren 8ko 37/2016 Dekretua; uztailaren 21eko 94/2020 Dekretua; eta otsailaren 23ko 72/2021 Dekretua.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko abenduaren 13an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala