Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2023ko abenduaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5742

AGINDUA, 2023ko abenduaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, Getxon (Bizkaia) dagoen «Nuestra Señora de Europa» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoaren aldaketa onartzeko dena.

Getxoko (Bizkaia) «Nuestra Señora de Europa» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren «Nuestra Señora de Europa S.L.» erakunde titularrak hasarazitako espedientea aztertu da. Eskaeraren xedea ikastetxearen izen espezifikoa aldatzea da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua; apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2023-2024 ikasturtetik aurrera, Getxoko udalerriko (Bizkaia) Estrada Goñi 3an dagoen «Nuestra Señora de Europa» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzea onartzen da; aurrerantzean, «SEI Europa» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua izango du izena. Ikastetxeak 014751 (EAE) eta 48005007 (unibertsala) kode-zenbakiak ditu.

Bigarrena.– Izen espezifikoa aldatzeak ez du eraginik izango ikastetxearen ohiko funtzionamenduan, eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 39.3 artikuluaren arabera, agindu honek 2023-2024 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 13a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala