Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2023ko abenduaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
5738

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 12koa, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusiarena, 2023. urtean Euskal Etxeei eman zaizkien dirulaguntzen berri ematen duena.

Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2023ko uztailaren 13ko Ebazpenaren bitartez, Euskal Etxeei 2023ko dirulaguntzak emateko deialdia egin zen, dirulaguntza hauek arautzen dituen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 8. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Dekretu hori irailaren 9ko 175/2014 Dekretuz eta uztailaren 27ko 186/2021 Dekretuz aldatu zen.

Ebaluazio Batzordeak, aipatutako Ebazpenean izendatua, eskaerak aztertu eta baloratu ditu martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuko 4., 5., 6. eta 12. artikuluetan ezarrita dagoen legez, eta esleipen-proposamen bat egin du. Eta hori dela-eta, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zehazten diren Euskal Etxeen eskaerak onartzea, epean eta behar bezala aurkeztu izanagatik.

Bigarrena.– II. eranskinean zehazten diren Euskal Etxeei dirulaguntzak esleitzea, eranskin horretan adierazitako zenbatekoen arabera, IV. kapituluan ezarrita dauden ekintzak burutu ditzaten (ohiko gastuak eta jardueren antolakuntza).

Hirugarrena.– III. eranskinean zehazten diren Euskal Etxeei dirulaguntzak esleitzea, eranskin horretan adierazitako zenbatekoen arabera, VII. kapituluan ezarrita dauden ekintzak burutu ditzaten (azpiegitura eta ekipamendu-gastuak).

Laugarrena.– Martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 12.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, badaezpada baten batek IV. kapituluko dirulaguntzei uko egiten badie, IV. eranskinean ordezkoen zerrendak sartzen dira, eta esleitzeko gehienezko diru kopurua ere ezartzen da.

Bosgarrena.– Martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 12.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, badaezpada baten batek VII. kapituluko dirulaguntzei uko egiten badie, V. eranskinean ordezkoen zerrendak sartzen dira, eta esleitzeko gehienezko diru kopurua ere ezartzen da.

Seigarrena.– Dirulaguntzak ez esleitzea VI. eranskinean zehazten diren eskaerei, eranskinean ematen diren arrazoiengatik.

Zazpigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 12a.

Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

MARIA ÁNGELES ELORZA ZUBIRIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala