245. zk., 2023ko abenduaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (111 KB - 3 orri.)
- EPUB (172 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5734
1670/2023 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena. Honen bidez, argitara ematen da 2023ko abenduko zikloko destinoen eskaintza, A1 lanbide-taldeko Farmaziako Fakultatibo Teknikoen kategoriako/lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko, Fakultatibo Mediko eta Teknikari lanbide-taldekoa, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izanik.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoan oinarrizko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak.
Erabaki horren azken xedapenetako bigarrenak xedatzen duenez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari ahalmena ematen zaio, Ente Publikoko zerbitzu-erakunde guztietan behar bezala aplikatzeko behar diren ebazpen edo jarraibide guztiak eman ditzan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen Farmaziako Fakultatibo Teknikoen A1 lanbide-taldeko Fakultatibo Medikoen eta Teknikarien kategoriarako/lanpostu funtzionalerako, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izanik.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinaren 4.2.1 atalean aurreikusitakoaren arabera, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko du zikloaren destino-eskaintza.
Horregatik guztiagatik, eta indarrean dagoen legeriak pertsonalaren arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten fakultatibo mediko eta teknikarien A1 lanbide-taldeko Farmaziako Fakultatibo Teknikoen kategoria/lanpostu funtzionala lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2023ko abenduko destinoen eskaintza argitaratzea, ebazpen honekin batera doan eranskinaren bidez.
Ebazpen honen bidez deitutako zikloan, 2023ko urriaren 31 hartu da erreferentziatzat eskaini beharreko lanpostuak hautatzeko, eta 2024ko urtarrilaren 18a baldintzak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko eta destino-hautaketa egin edo aldatzeko.
Lehiatzaileek eskabidea aldatu ahal izango dute, destinoen hautaketa barne, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eta urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren oinarrietan araututakoaren arabera, 2024ko urtarrilaren 18ra arte, 2023ko abenduko ziklo honi dagokionez.
Destino-aukeraketa aldatzeko, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartu ahal izateko gaitutako aplikazio informatikoa erabiliko da.
2023ko abenduko ziklo honetan, 2024ko urtarrilaren 18ra arte egindako destino-hautaketa hartuko da kontuan, lehen adierazitakoaren arabera.
2023ko abenduko ziklo honetan, prozesu orokorrean egindako eskabideak sartuko dira, baldin eta, 2024ko urtarrilaren 18an, gutxienez ziklo horretan eskainitako destinoetako bat badute.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 11.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.