243. zk., 2023ko abenduaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5706
IRAGARKIA, zeinaren bitartez jakinarazten baita Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak EAEko turismo-sektoreari sostengua emateko laguntzen arloan emandako itzulketa-prozeduren ebazpenak.
Aipatutako ebazpenak zuzenean egiten saiatu eta lortu ez direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Prozeduraren interesdunek, eranskinean identifikatzen direnek, ebazpenaren testu osora sartzea daukate, baita espedientea kontsultatzea eta bertan ageri diren dokumentuen kopia eskatzea ere, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzara bertaratuz (Donostia-San Sebastián kalea 1, 8. solairua, Lakua I, Vitoria-Gasteiz). Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako Lurralde Bulegoetara ere bertaratu daitezke, ondoko helbideetan:
Bizkaiko Lurralde Bulegoa: Gral. Concha kalea 23, Bilbao.
Gipuzkoako Lurralde Bulegoa: Easo kalea 10, Donostia / San Sebastian.
Arabako Lurralde Bulegoa: Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoko «Nire karpeta»-ren bitartez ere espedientearen edukira sar daiteke, https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/ orrialdean.
Legezko ohartarazpenak:
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 12a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
AROA JILETE GONZÁLEZ.