Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2023ko abenduaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5702

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariak judizioko kostua ordaintzeari buruz emandako ebazpena.

Ahaleginak egin dira Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariak Justizia Administrazioko letratuak dekretuz onartutako judizioko kostuei buruz emandako ebazpena modu pertsonalean jakinarazteko, baina ez da lortu. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 42. eta 44. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, iragarki hau argitaratzen da, interesdunari jakinarazteko epeak hauek direla zor dituen zenbatekoak borondatezko epean ordaintzeko:

a) Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 1. egunetik eta 15. egunera bitartean argitaratu bada, borondatez ordaintzeko epea hauxe izango da: argitaratzen den egunetik hurrengo hilaren 5. egunera artekoa edo, egun hura baliogabea izanez gero, hurrengo egun baliodunera artekoa.

b) Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 16. egunetik azken egunera bitartean argitaratu bada, borondatez ordaintzeko epea hauxe izango da: argitaratzen den egunetik hurrengo hilaren 20. egunera artekoa edo, egun hura baliogabea izanez gero, hurrengo egun baliodunera artekoa.

Gogorarazi nahi da zorrak epe horietan ordaindu ezean, premiamendu bidez eskatuko direla, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamenduaren 59. artikuluak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 139.4 artikuluak ezarritakoaren arabera, eta dagozkien errekarguekin.

Ordainketa eskudirutan egin behar da eta prozedura-zenbakia eta organo judiziala aipatu, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren titulartasunekoa den kontu honetan:

IBAN ES66 0182 5685 0700 0022 6271

Ebazpenaren testu osoa Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzan eskura daiteke (Segurtasun Saila, Eusko Jaurlaritza, Lakua I-eko eraikina, E eremua, solairuartekoa, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz); edo helbide elektroniko honetan eska daiteke: araubidejuridikoa@euskadi.eus

Hori guztia ematen da argitara eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin, harentzako baita jakinarazpena.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 11.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala