Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2023ko abenduaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL TRENBIDE SAREA
5700

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 13koa, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiarena, «Lutxana-Barakaldo geltokia, ETS-RFV, trenbidearen turismo-eraikin gisa birgaitzeko eraikuntza-proiektua» onartzen duena.

Proiektuaren xedea da eraikinaren zati bat eta Lutxana-Barakaldoko geltokiaren inguruak erabilera turistikoko eraikin gisa birgaitzea, eta gaur egun bidaiarientzako geltoki gisa erabiltzen jarraitzea.

Lutxanako geltokiaren kanpoaldea egokitu nahi da, Adifen egungo geltokian eta etorkizuneko erakusketa- eta interpretazio-espazioaren eremuan dagoen irisgarritasun-gabezia konponduz. Helburu hori lortzeko, geltokiaren eta haren sarbideen aldameneko kanpo-espazioak egokitu eta hobetu beharko dira.

Proiektuak honako hauek hartzen ditu barnean: Lutxanako geltokiaren ondoko urbanizazioa birgaitzea, argiztapena barne, Adifeko geltokira eta ETSren etorkizuneko erakusketa-interpretaziora sarbidea emango duten ibilbide irisgarri berriak sortzeko; etorkizuneko erakusketa-interpretazio eremuaren zati bat kokatuko den nasa historikoaren eremua egokitzeko eta argiztatzeko; metalezko perimetro-hesia jartzeko eta nasa historikoa luzatzeko plataforma zolatu eta irisgarriaren bidez.

Gauzatze materialaren aurrekontua hirurehun eta hogeita bederatzi mila zazpiehun eta berrogei euro eta hogeita bat zentimokoa (329.740,21) da.

Kontrata bidezko exekuzio-aurrekontua, industria-mozkinaren % 6 eta gastu orokorren % 13 gehituta, 392.390,85 eurokoa da.

«Lutxana-Barakaldo geltokia, ETS-RFV, trenbidearen turismo-eraikin gisa birgaitzeko eraikuntza-proiektuaren» obren lizitaziorako oinarrizko aurrekontua, % 21eko BEZa gehitu ondoren, laurehun eta hirurogeita hamalau mila zazpiehun eta laurogeita hamabi euro eta laurogeita hamahiru zentimokoa (474.792,93) da.

Obrak egiteko aurreikusitako epea zazpi (7) hilabetekoa da.

Euskal Trenbide Sarearen (ETS) Zerbitzu Teknikoek egiaztatu dutenez, proiektuak bat egiten du proiektuaren xedearekin, zeinak barne hartzen baititu Trenbide Sektorearen Erregelamenduaren 11. artikuluan (2387/2004 ED, abenduaren 30ekoa), Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 9ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 126-132 artikuluetan (1098/2001 ED, urriaren 12koa) adierazitako dokumentuak, eta kontrata bidez egikaritzeko behar diren alderdi guztiak jasotzen baititu; beraz, aldeko txostena ematen dute.

Organo honek eskumena dauka Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren Zuzendaritzaren eskumeneko trenbide-azpiegituren eraikuntza-proiektu jakin batzuk onartzeko, organo horrek eskuordetuta, Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2020ko martxoaren 16ko Ebazpenaren bidez.

Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

«Lutxana-Barakaldo geltokia, ETS-RFV, trenbidearen turismo-eraikin gisa birgaitzeko eraikuntza-proiektuaren» onartzea. Proiektuaren helburua da eraikinaren zati bat eta Lutxana-Barakaldo Adif geltokiaren inguruak erabilera turistikoko eraikin gisa birgaitzea eta gaur egun bidaiarientzako geltoki gisa duen erabilerari eustea. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, BEZa barne, laurehun eta hirurogeita hamalau mila zazpiehun eta laurogeita hamabi euro eta laurogeita hamahiru zentimokoa da (474.792,93), eta obrak egiteko epea, berriz, zazpi (7) hilabetekoa.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; idazkia organo honi edo Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordeari bidali beharko zaio.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, 2 hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan; nolanahi ere, aldez aurretik errekerimendua egin ahal izango dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.

Guztiek jakin dezaten ematen da argitara hau.

Bilbao, 2023ko abenduaren 13a.

Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala