243. zk., 2023ko abenduaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 3 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5696
EBAZPENA, 2023ko abenduaren 7koa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez berritzen baita Peñascal, S. Coop. elkartearen baimena, baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa.
Espediente zk.: 48/EX-D-2023-5.
AURREKARIAK
Bat.– 2023ko urriaren 24an, Peñascal, S. Coop. erakundearen ordezkariak, ondoko espezialitatetan baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa baimena berritzeko eskaera aurkeztu zuen Industria Administrazioko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan.
– Barruko ur-instalazioak (IA).
– Gas instalazioak (IGB, IGC).
– Instalazio termikoak eraikinetan (IMT).
– Galdaren industria-operadorea (MIC).
– Fluordun gasak dituzten ekipoen maneiatzailea (GF1, GF2, GF2e, GF3, GF4).
Bi.– Eskabide horrekin batera, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ziren. Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen ditu dekretu horrek. Aurkeztutakoak honako hauek dira:
– Erakundea identifikatzeko datuak. Egoitzaren helbidea: Bilbao-Galdakao errep., 10, (48004-Bilbao).
– Erakundeak dagozkion prestakuntza-ekintzak emateko dituen instalazioen eta giza baliabideen eta baliabide teknikoen deskribapena.
– Garatuko diren ikastaroei buruzko zehaztapenak, aurreikusitako gaiak, metodologia, antolakuntza eta ebaluazio-sistemak xehetasunez azalduta.
Hiru.– Industria Administrazioaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako Administrazio Industrialeko eta Energetikoko teknikariak, 2023ko azaroaren 24an, berritze-baimenaren aldeko txostena eman dio Peñascal, S. Coop. enpresari aitortutako erakunde gisa jarduteko.
Espedientearen ebazpenean, honako hauek hartu behar dira kontuan eta berariaz aipatu:
OINARRI JURIDIKOAK
Bat.– Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkaria da ebazpen hau ezartzeko organo eskuduna, otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak) ezarritakoaren arabera.
Bi.– Industria segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoren 14ko 63/2006 Dekretuaren 26. artikuluan ezartzen denez, egun prestakuntza-ikastaroak emateko aitortuta dauden entitateek 5 urterik behin berritu beharko dute baimena, dekretu horren 25. artikuluan ezarritako betekizun eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.
Hiru.– Ondorioz, eskatzaileak aurkeztutako agirietan ikusten denez, Peñascal, S. Coop. erakundeak baditu aipatutako dekretuko 22. artikuluan eskatzen diren gutxieneko instalazioak; zehazki, aitortutako erakundearen akreditazioa jasotzeko direnak. Instalazioak, bestalde, Bizkaiko Lurralde Historikoan daude.
Lau.– Labur esanda, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretu horretan ezarritakoari jarraituz izapidetu da prozedura, eta, halaber, erakunde eskatzaileak, bere aldetik, dekretu horren 25. artikuluan jasotako egiaztagiri nahikoa aurkeztu du.
Aipatutako lege-manuak eta oro har eta gai honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– Industria segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, Peñascal, S. Coop. erakundeari profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde gisa aritzeko baimena berritzea, honako espezialitate hauetan:
– Barruko ur-instalazioak (IA).
– Gas instalazioak (IGB, IGC).
– Instalazio termikoak eraikinetan (IMT).
– Galdaren industria-operadorea (MIC).
– Fluordun gasak dituzten ekipoen maneiatzailea (GF1, GF2, GF2e, GF3, GF4).
Berrikuntza hori gauzatzean, Peñascal, S. Coop-ek profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakundearen erregistro-zenbakia mantentzen du: 078.
2.– Erakunde horrek baimena du Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden eta akreditazioa duten instalazioetan ikastaroak emateko. Eskolak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du horretarako eskumena duen lurralde-ordezkaritzan, eta egiaztatu beharko du instalazio horiek betetzen dituztela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzak.
3.– Aitortutako erakunde orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta erregelamenduzkoek ezartzen dituzten eginbeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.
4.– Aitortutako erakundeek galdu egingo dute aitortutako erakundearen kalifikazioa, baldin eta ez badituzte betetzen aipatu dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.
5.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.
6.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak) 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Bilbao, 2023ko abenduaren 7a.
Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,
M.ª JESÚS MARKAIDA URIARTE.