Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2023ko abenduaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5695

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 5ekoa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, Bermeoko portuko arrain-lonjako taberna-jatetxea okupatu eta ustiatzeko emakida helburu duen lehia publikoko prozedura esleitzeke uzten duena (desma/001/2023/conc).

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2023ko uztailaren 14ko Ebazpenaren bidez, Bermeoko portuko arrain-lonjako taberna-jatetxea okupatu eta ustiatzeko emakidaren esleipen-lehiaketa publikoaren prozedura hastea erabaki zen, eta hura arautuko zuten oinarriak eta emakidaren baldintzak onartu ziren.

Bigarrena.– 2023ko abuztuaren 21ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Kontratugilearen Profilean argitaratu ziren iragarkia eta interesdunek eskaintzak aurkezteko zuten epea. Epe hori 2023ko azaroaren 22an amaitu zen, 23:59an. Epea amaitzean, Saniko 2011, SL enpresaren eskaintza jaso zen bakarrik.

Hirugarrena.– Balorazio-batzordea eratu ondoren, ezarritako epean eta moduan, aurkeztutako agiriak kalifikatzeko eta lizitatzaileen gaitasuna eta kaudimena egiaztatzeko, egiaztatu da Saniko 2011, SL enpresa sektore publikoaren eremuan kontratatzeko debekuaren eraginpean dagoela, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak nahiz Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak zorrari buruz egindako txostenen bidez egiaztatu den bezala.

Era berean, egiaztatu da ez dela betetzen Euskal Autonomia Erkidegoko Portuei eta Itsas Garraioari buruzko ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 39. artikuluan ezarritakoa, hau da, eskaera egiten den unean indarrean dagoen legeriak eskatzen dituen zerga-betebeharrak, lanekoak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzea.

Laugarrena.– Arestian aipatutako alderdi guztiak 2023ko abenduaren 1eko aktan jaso eta kontratatzailearen profilean argitaratu ziren.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko portuetan emakidak eman, aldatu eta azkentzearen arloan eman zaizkion eskumenak direla-eta, organo hau jotzen da eskuduntzat, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala onartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 14.1.g) artikuluarekin, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 5.2.c) artikuluarekin bat etorriz.

Bigarrena.– Arestian aipatutako 2/2018 Legearen 42.6 artikuluaren arabera, emakidak emateko lehia publikoaren prozedura esleitu gabe geratu ahal izango da, baldin eta aurkeztutako eskaintzetako batek ere ez baditu baldintza egokiak betetzen.

Aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozen aplikazio orokorreko gainerakoak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bermeoko portuko arrain-lonjako taberna-jatetxea okupatu eta ustiatzeko emakida emateko lehia publikoaren prozedura esleitu gabe uztea.

Bigarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioketela Industriako sailburuordeari edo ebazpena eman duenari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 5a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.


Azterketa dokumentala