Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2023ko abenduaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

OSATEK A.B.
5661

IRAGARKIA, honako honen huts-zuzenketa egiteko dena: Iragarkia, Osatek, SAko zuzendari-gerentearen xedapenari buruzkoa. Xedapen horren bidez, onartzen dira Osatek, SAko zentroetan kalitate-teknikarien kategorian lan-kontratu finkoko langile izateko oposizio-lehiaketa bidezko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak, dokumentuaren edukitik edo esanahitik argi eta garbi ondorioztatzen ez direnak, maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira.

Mota horretako akatsak ikusi dira Osatek, SAren zuzendari-gerentearen xedapenari buruzko iragarkian. Xedapen horren bidez, onartu egin ziren Osatek, SAko zentroetan kalitate-teknikarien kategorian lan-kontratu finkoko langile izateko oposizio-lehiaketa bidezko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2022ko abenduaren 28ko 247. zenbakian argitaratu zen, eta, honen bidez, zuzendu egiten da:

III. eranskinean, 2022/5718 (13/4) orrialdean,

Honela dio:

(Ikus .PDF)

Eta hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

Bilbao, 2023ko azaroaren 28a.

Zuzendari-gerentea,

JOSU XABIER LLANO HERNAIZ.


Azterketa dokumentala