241. zk., 2023ko abenduaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
5660
IRAGARKIA, Loiu udalerrian (Bizkaia) dagoen Asua ibaiko ura industrian aprobetxatzeko eskaeraren espedientea jendaurrean jartzeko dena.
Espedientearen kodea: A-B-2023-0007.
Eskatzailea: Aceros Inoxidables Olarra, S.A.
Jardueraren kokapena: Larrabarri bidea, 1. Elotxeberri. Loiu.
Bilketa-puntua (koordenatuak UTM (ETRS89)):
X = 507.445; Y = 4.793.054
Eskatutako urteko bolumena: 156.103 m
Uraren erabilera: industria-erabilera.
Obren deskribapena: urak, presa txiki baten bidez deribatzen dira eskuinaldean dagoen ponpaketa-putzu batera. Hortik, ponpaketa-talde batek (txandakako funtzionamenduko bi ponpa eta ordezko beste bat) ura bultzatzen du enpresaraino.
Obrak eraikita daude; izan ere, enpresak aurretik emakida bat zuen, haren epea amaituta zegoen eta ez da obra berririk egiteko proiekturik egin.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Dekretu horrek 849/1986 Errege Dekretua aldatzen du, kaltetutzat jotzen direnek erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 13a.
Ur-aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.