Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2023ko abenduaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
5657

IRAGARKIA, zeinaren bidez interesduna epatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratutako 697/2023 prozedura arruntean.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluaren arabera, 697/2023 prozedura arruntean ezin izan denez epatzea egin, iragarki honen bidez jakinarazten zaio ondoren aipatzen den jabeari.

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salara bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

697/2023 prozedura arrunta: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2023ko ekainaren 15eko Aginduaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeari buruzkoa. Agindu horren bidez, ezetsi egin zen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2023ko martxoaren 20ko Aginduaren aurkako berraztertze-errekurtsoa (azken agindu horren bidez, hain zuzen, Zaldibarko zabortegiko larrialdi-obren As Built proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetzeko espedienteak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onartu zen).

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, prozeduraren interesduna (ondoren adierazten dena) epatzen da, bere interes legitimoen defentsan, egoki baderitzo, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager dadin, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 27a.

Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.

eranskina
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala