241. zk., 2023ko abenduaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 2 orri.)
- EPUB (164 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
5654
EBAZPENA, 2023ko abenduaren 4koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baitira Euskal Etxeei 2023-2024 ikasturtean emango dituzten euskara eskolengatik esleituko zaizkien dirulaguntzak.
AURREKARIAK
1.– 2023ko urriaren 2ko EHAAn, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko irailaren 20ko Ebazpena argitaratu zen, zeinetan ezartzen baita euskarazko eskolak ematen dituzten Euskal Etxeei dirulaguntzak esleitzeko prozedura.
2.– Ebazpen horretako 2. artikuluan finkatu zen deialdi honetako gehieneko diru-zuzkidura berrehun eta laurogeita hamar mila (290.000) eurokoa izango dela.
3.– Deialdiaren 7. artikuluak xedatzen du ezen Euskal Etxeetako euskaltegientzako dirulaguntzei ezarriko zaien talde/orduko modulua 13,50 eurokoa izango dela, eta, zenbateko hori nahikoa ez bada eskatutako beharrei erantzuteko, erakunde onuradunen artean hainbanatuko dela dirulaguntza.
Hori guztia kontuan izanik, aurkeztutako eskabideak egiaztatu ondoren eta ebazpenaren 8. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean azaltzen diren erakundeei bertan zehazturiko kopuruko dirulaguntza ematea.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, deialdiaren 8.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, dagokion aretoan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Donostia, 2023ko abenduaren 4a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
IRENE LARRAZA AIZPURUA.