241. zk., 2023ko abenduaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 6 orri.)
- EPUB (302 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5653
EBAZPENA, 2023ko azaroaren 29koa, Kulturako sailburuordearena, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko ekainaren 13ko Aginduaren babesean aurkeztutako arte eszenikoak, musika, literatura eta arte plastikoak sustatzeko eta banatzeko dirulaguntza eskabideen gainean hartutako ebazpenaren berri ematen duena.
2023ko ekainaren 26an argitaratu zen EHAAn 2023ko ekainaren 13ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, musika jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko modua arautzen duena.
Aipaturiko Aginduaren 10.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdian aurreikusitako dirulaguntzen ebazpena prozeduran interesdun diren guztiei jakinaraziko zaie eta horren erreferentzia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da guztiek jakin dezaten.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko ekainaren 13ko Aginduaren babesean deitutako modalitate bakoitzerako emandako dirulaguntzen eta pertsona edo erakunde onuradunen zerrenda argitaratzea (I. eranskina), baita ukatutako eta artxibatutako eskabideen zerrenda ere (II. eranskina).
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 29a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.