241. zk., 2023ko abenduaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5645
AGINDUA, 2023ko abenduaren 13koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez argitaratzen den Azpitek 2023 laguntzen programaren deialdira bideratutako baliabide ekonomikoak gehitu direla.
Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko ekainaren 20ko Aginduak azpiegitura zientifiko-teknologikoak eskuratzeko laguntzen programa (Azpitek 2023) arautu eta deialdia egin du (2023ko ekainaren 28ko, asteazkeneko, EHAA, 122. zenbakia).
Laguntza-programa bat da, eta oraindik ebazpen-fasean dagoen deialdi horretara aurkeztu diren proiektuek hasierako aurreikuspenak baino laguntza-eskari handiagoa dakarte. Aurkeztutako proiektuak baloratu ondoren, benetako beharrei erantzun ahal izateko guztira 7.733.597,00 euro behar direla ikusi da, eta ez deialdian ezarritako 6.714.286,00 euroko zenbatekoa.
Bigarrena.– Lehendakaritzako Berrikuntza Funtsak azpiegitura zientifiko-teknologikoen programarako eta 2024rako dagozkion konpromiso-kredituetarako 330.000,00 euro gehiago transferitu dizkio Teknologia Zuzendaritzari, 141.429,00 euroko zenbatekoan. Kreditu horiek 5413 programako kreditu-saldoetatik aterako dira.
Bestalde, Bikaintek 2023 programan sortutako soberakinen zati bat erabiliko da deialdi horretan, zehazki, 2023ko 383.517,00 euro eta 2024ko 164.365,00 euro.
Hirugarrena.– Azken batean, Azpitek programaren 2023 deialdia handitzeko erabiliko den guztizko zenbatekoa 1.019.311,00 eurokoa da; 713.517,00 euro 2023ko ordainketa-kredituak eta 305.794,00 euro 2024ko konpromiso-kredituak.
Horiek horrela, eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko ekainaren 20ko Aginduak 2. artikuluan adierazitakoarekin bat etorriz (agindu horren bidez, azpiegitura zientifiko-teknologikoak eskuratzeko laguntza-programa arautu eta deialdia egin da), honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2023ko ekainaren 20ko Aginduaren bidez deitutako Azpitek laguntza-programaren 2023ko deialdian aurreikusitako baliabide ekonomikoak 1.019.311,00 eurotan gehitu direla jakinaraztea.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 13a.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.