241. zk., 2023ko abenduaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (135 KB - 7 orri.)
- EPUB (410 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
5643
EBAZPENA, 2023ko abenduaren 5ekoa, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, Euskal Etxeei dirulaguntzak esleitzen dizkiena 2023rako, atzerriko euskal gizataldeetako kideen premia larriei eta laguntza-beharrei erantzuteko.
Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusiaren 2023ko ekainaren 1eko Ebazpenaren bidez (ekainaren 9ko EHAA, 109. zk.), irailaren 30eko 222/2003 Dekretuaren 7.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (222/2003 Dekretua, irailaren 30ekoa, atzerrian dauden euskal gizataldeetako pertsonen premia larriei erantzuteko euskal etxeentzako prestazio ekonomikoen araubidea arautzen duena), laguntza horietarako deialdia egin zen 2023. urterako.
Irailaren 30eko 222/2003 Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitako Ebaluazio Batzordeak esleipen-prozeduraren ebazpen-proposamena egin du, 2023ko azaroaren 2ko bileraren ondoren, laguntza horiek arautzen dituen Dekretuaren 10. eta 11. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.
Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusiari dagokio deialdi hau ebaztea, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 5/2021 Dekretuaren 5.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dekretu hori martxoaren 28ko 39/2003 Dekretu bidez aldatu zen.
Hori guztia ikusita, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Deialdi honetan ez onartzea I. eranskinean zerrendatzen diren pertsonak, bertan adierazitako arrazoiengatik.
Bigarrena.– Prestazio ekonomikoak II. eranskinean agertzen diren Euskal Etxeei esleitzea.
Hirugarrena.– III. eranskinean agertzen diren eskabideak ukatzea, laguntzak puntuazioaren arabera eman ondoren aurrekontu-kreditua agortu delako.
Laugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 5a.
Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,
MARIA ÁNGELES ELORZA ZUBIRIA.