Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2023ko abenduaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
5642

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 5ekoa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburu-ordearena eta Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz jarriko diren Gurenet atarian Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko prozeduretan, 2022ko abenduaren 5eko ebazpenen bidez deitu diren horietan, eman den ebazpena (C248/C249/C250).

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen eta Segurtasuneko sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko Ebazpenen hirugarren ebazpen-zatian ezarritakoarekin bat etorriz –ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdiak onartu eta argitaratzen dira–, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak emandako eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea 2023ko azaroaren 23an jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen eta Segurtasuneko sailburuordearen 2023ko azaroaren 22ko Ebazpena, Ertzaintzako karrerako funtzionario bati lanpostura atxikitzen diona.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 5a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.

Segurtasuneko sailburuordea,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.


Azterketa dokumentala