Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2023ko abenduaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
5641

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 5ekoa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita Gurenet atarian noiz argitaratu den 2023ko urriaren 4ko Ebazpenaren bidez deitutako prozedurako behin betiko atxikipenak erabakitzen dituen ebazpena.

Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako Oinarrizko eta Ikuskapen Eskaletako zenbait lanpostu izendapen askearen bidez behin betiko betetzeko prozedurarako deialdia (C282) egiten duen Segurtasuneko sailburuordearen 2023ko urriaren 4ko Ebazpenaren hirugarren ebazpen-zatiko 2. zenbakian ezarritakoarekin bat etorriz (urriaren 16ko EHAA, 197. zk.) eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 14.2.d artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, honako hau

EBAZTEN DUT:

Jakinaraztea 2023ko abenduaren 4an argitaratu dela Gurenet atarian Segurtasuneko sailburuordearen 2023ko abenduaren 4ko Ebazpena, zeinaren bidez behin betiko esleitzen baitira Ertzaintzako Oinarrizko eta Ikuskapen Eskaletako lanpostuak, izendapen askeko sistemaren bidez bete beharrekoak, Segurtasuneko sailburuordearen 2023ko urriaren 4ko Ebazpenaren bidez deitutako prozeduran (urriaren 16ko EHAA, 197. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 5a.

Segurtasuneko sailburuordea,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.


Azterketa dokumentala