241. zk., 2023ko abenduaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (144 KB - 4 orri.)
- EPUB (244 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5638
EBAZPENA, 2023ko abenduaren 11koa, Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakariarena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek aurkeztutako 2024. urterako tarifak onartzekoa.
Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2023ko abenduaren 11n egindako bileran, erabaki bat hartu zuen, eta, jende guztia jakinaren gainean egoteko, segidan transkribatzen da haren xedapenak.
ERABAKIA
Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek eskariak aurkeztu dituzte Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoaren 2024. urterako tarifak berrikusteko.
Auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren tarifek prezioak kontrolatzeko arautegia bete behar dute, «autonomia-erkidegoen eremuan baimendutako prezioak» modalitatean, hala ezarrita baitago Zerga-arloko eta Jarduera Ekonomikoa Sustatu eta Liberalizatzeko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 16.4 artikuluan (ekainaren 8ko BOE, 139. zk.).
Euskadiko Prezioen Batzordeak du prezioak kontrolatzeko eskumena, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duen otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuarekin bat etorriz (otsailaren 16ko EHAA, 31. zk.) eta Baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedurari buruzko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduari jarraituz (uztailaren 6ko EHAA, 128. zk.).
Aipatutako arauen helburua da nolabaiteko ekonomia-oreka bat lortzea, premiazkoa baita prezioak ezartzeko mekanismoak kontrolatzea, bizitzaren kostua aintzat hartuta.
2024. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedienteak aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira, eta zerbitzua emateagatiko kostuen egituraren barruan sartzen diren kontzeptuetara egokiturik daudela uste da.
Hori guztia kontuan hartuta, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako erabaki hauek hartu ditu:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko honako udal hauek auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko aurkeztutako 2024. urterako tarifak onartzea, balio erantsiaren gaineko zerga barne dela:
1.– Aretxabaletako, Bergarako eta Eskoriatzako udalak, Debagoiena eskualdekoak:
(Ikus .PDF)
2.– Debako, Eibarko, Elgoibarko, Mendaroko, Mutrikuko eta Soraluze-Placencia de las Armaseko udalak, Debabarrena eskualdekoak:
(Ikus .PDF)
3.– Hondarribiako eta Irungo udalak, Bidasoa eskualdekoak:
(Ikus .PDF)
4.– Beasaingo, Idiazabalgo, Segurako eta Zegamako udalak, Goierri eskualdekoak:
(Ikus .PDF)
5.– Legazpiko eta Zumarragako udalak, Urola Garaia eskualdekoak:
(Ikus .PDF)
6.– Azkoitiako, Azpeitiako eta Beizamako udalak, Urola Erdia eskualdekoak:
(Ikus .PDF)
7.– Villabonako eta Zizurkilgo udalak, Tolosaldea eskualdekoak:
(Ikus .PDF)
8.– Barakaldoko Udala:
(Ikus .PDF)
9.– Bilboko Udala:
(Ikus .PDF)
10.– Donostiako Udala:
(Ikus .PDF)
Bigarrena.– Erabaki honek 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 11.
Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,
JESÚS MARÍA GARCÍA DE COS.