240. zk., 2023ko abenduaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 6 orri.)
- EPUB (411 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
5628
HUTS-ZUZENKETA, honako xedapen honena: Agindua, 2023ko azaroaren 22koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez ematen baitira osasun arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsak ikusi dira osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak emateko Osasuneko sailburuaren 2023ko azaroaren 22ko Ebazpenean (2023ko abenduaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 232. zenbakia). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da jarraian:
Euskarazko bertsioan, Laburpenean, 2023/232 Laburpena (3/2) orrialdean, eta ebazpenaren izenburuan, 2023/5436 (7/1) orrialdean,
hau dio:
«AGINDUA, 2023ko azaroaren 22koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez ematen baitira osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak.».
Honako hau esan behar du:
«EBAZPENA, 2023ko azaroaren 22koa, Osasuneko sailburuordearena, osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta dirulaguntzak ematen dituena».
Era berean, euskarazko bertsioko I. eta II. eranskinetan akatsak atzeman dira, eta, beraz, berriz argitaratzen dira, osorik.