Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2023ko abenduaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5618

IRAGARKIA, Elgoibarko (Gipuzkoa) Iturralde errekastoko urak abeltzaintzarako eta ureztaketarako aprobetxatzeko emakida-espedientea jendaurrean jartzeko dena.

Espedientearen kodea: A-G-2017-0013.

Eskatzailea: Iosu Beristain Arrieta.

Jardueraren kokapena: Elgoibar.

Bilketa-puntua (koordenatuk UTM (ETRS89)):

X = 548.734; Y = 4.785.978.

Eskatutako urteko bolumena: 143 m3 urtean.

Uraren erabilera: Abeltzaintza eta ureztatzea.

Obren deskribapena: Iturralde errekatik hartutako urak 30 metro kubikoko edukiera duten gordailura bideratzen da, gero banatzeko.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Dekretu horrek 849/1986 Errege Dekretua aldatzen du, kaltetutzat jotzen direnek erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia horretan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 4a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala