Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2023ko abenduaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5617

IRAGARKIA, turismo-erabilerako etxebizitzei aplikatu beharreko udal-araudia ez betetzeagatik alegazioak egiteko epea ezartzeko erabakia jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da egintza hori jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Prozeduran interesa duen pertsonari helaraztea (eranskinean dago identifikatuta) erabilera turistikoko etxebizitzari dagokionez jarduera bertan behera uzteko udal-ebazpena dagoela.

Interesdunari 15 egun balioduneko epea ematea, bere eskubide eta interesen alde alegazioak aurkezteko eta egiaztapen-prozedurari hasiera ematen dion ebazpenaren eta aipatutako udal ebazpenaren testu osoa eskuratzeko. Horretarako, Gipuzkoako Turismo eta Merkataritzako Lurralde Bulegora joango da (Easo kalea 10, Donostia).

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak jakinarazpen horrek.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 1a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

AROA JILETE GONZÁLEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala