239. zk., 2023ko abenduaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
5613
IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia Administrazio-Auzietako Salaren 2. atalean bideratutako 925/2022 prozedura arruntean interesa duten pertsonak epatzeko dena.
925/2022 prozedura arrunta, honako hauen aurkakoa: Hezkuntza Sailaren 2022ko irailaren 22ko Agindua (2022ko irailaren 30eko EHAA, 188. zk.), zeinaren bidez aldi baterako enplegua egonkortzeko ezohiko prozesurako deialdia egiten baita kidego hauetan: Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Hizkuntza Eskola Ofizialak, Musika eta Arte Eszenikoak, Arte Plastikoak eta Diseinua, eta Maisu-maistrak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak (desagertzear daudenak); eta Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Agindua, zeinaren bidez argitara ematen baitira iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak (prozesu hori Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitu zen).
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, prozedura horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia Administrazio-Auzietako Salaren 2. atalean, eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 22a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
ENEKO GOENAGA EGIBAR.