Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2023ko abenduaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5606

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen deialdia Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan finantzatzera bideratutako 2023ko aurrekontu-kreditua agortu dela.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2023ko maiatzaren 26ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen 2023ko ekitaldiko deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2023ko maiatzaren 25eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori (2023-06-02ko EHAA).

Deialdiaren 2.1 artikuluak laguntzak finantzatzeko erabiliko diren baliabide ekonomikoen zenbatekoaren berri ematen du.

Deialdi horren 9.2 artikuluan xedatzen denez, eskaerak aurkeztutako hurrenkeran aztertuko dira, eta hurrenkera horretan emango zaizkie dirulaguntzak deialdiko baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, finantzaketarako funtsak amaitu arte. Behin aurrekontu-zuzkidura amaituta, geratzen diren eskabideei ezezkoa eman, eta horren berri argitaratuko da EHAAn, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariaren ebazpen baten bidez.

Aurrekontu-zuzkidura agortu ostean, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen deialdia Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan finantzatzeko 2023rako esleitutako aurrekontu-kreditua agortu egin dela 2023ko uztailaren 31n, 10:01ean aurkeztutako espedientearekin.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 4a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendaria,

MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.


Azterketa dokumentala