239. zk., 2023ko abenduaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 9 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
5604
EBAZPENA, 2023ko azaroaren 24koa, Gazteriako zuzendariarena, zeinaren bidez «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren deialdia egiten baita 2024. urterako.
«Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duen 2023ko irailaren 12ko 132/2023 Dekretuak (2023ko irailaren 25eko EHAA, 183. zk.) «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren bi alderdiak arautzen ditu; bata, Hegoaldeko herrialdeetan garatu beharreko proiektuak aurkez ditzaten garapenerako lankidetzako erakundeentzako laguntzen deialdiari buruzkoa, eta, bestea, proiektu horietan parte har dezaten gazteei laguntzak emateko deialdiari buruzkoa.
Deialdi hau aldez aurreko izapidetzearen araubidearen mende dago, eta, 2024rako izango duen helburua aurrerantzean ere izango da Euskadiko gazteak lankidetzaren kontzeptura hurbiltzea, bai eta ekintza horien garapena «in situ» ezagutzeko aukera ematea ere. Esperientzia hori aldez aurretik informazio- eta orientazio-jardunaldi batzuk eginez zabaldu eta osatuko da.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluan xedatutakoa betez, deialdi hau Lehendakaritzaren 2024ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan islatuta agertzen da.
Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2024. urterako deialdia egitea, eta programaren oinarri arautzaileak onartzea, ebazpen honen I. eranskinean aurreikusitakoaren arabera.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, ebazpen honen babesean emandako dirulaguntzak ebazteko, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko 2024ko Aurrekontu Orokorretan.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 24a.
Gazteriako zuzendaria,
MIREN SARATXAGA DE ISLA.
I. ERANSKINA
EBAZPENA, GAZTERIAKO ZUZENDARIARENA, 2024. URTERAKO «EUSKADIKO GAZTEAK LANKIDETZAN» PROGRAMAREN DEIALDIA EGITEN DUENA.
OINARRIAK
1. artikulua.– Helburua.
Ebazpen honen helburua da deialdia egitea 1994. urtetik eta 2002. urtera bitartean jaio ziren eta «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duen irailaren 12ko 132/2023 Dekretuaren 20. artikuluan ezarritako betekizunak betetzen dituzten eta parte hartu nahi duten gazteen laguntzetarako.
2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.
Deialdi honetara bideratutako baliabide ekonomikoen zenbateko osoa 300.000 eurokoa da, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emango direnak.
3. artikulua.– Eskabideak aurkezteko modua eta epea.
1.– Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eskabide-inprimakia betez: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127908. II. eranskinean ezarritako moduan egiaztatuko dira betekizunak.
Eskabidearen osteko izapideak (jakinarazpenak eta justifikazioak barne) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak
2.– Elektronikoki ere izapidetu ahal izango da, ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honen bidez: https://www.euskadi.eus/ordezkariak
3.– Eskabideak aurkezteko epea 40 egun baliodunekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
4. artikulua.– Balorazio-batzordearen osaera.
Balorazio Batzordearen osaera Gazteria Zuzendaritzaren titularraren ebazpen baten bidez jakinaraziko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duen irailaren 12ko 132/2023 Dekretuaren 22.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
5. artikulua.– Balorazio-batzordeko kideen konpentsazio ekonomikoa.
Balorazio-batzordeko kideek 125,00na euroko konpentsazio ekonomikoa jasoko dute bertaratzen diren saio bakoitzagatik.
II. ERANSKINA
EUSKADIKO GAZTEAK LANKIDETZAN 2024 PROGRAMAN IZENA EMATEKO ESKAERA
Dokumentu hau ezin da bete, eskaera telematikoki egingo da.
1.– Identifikatu.
Eskatzailearen datuak:
Honen izenean ari da: pertsona/entitate interesdun gisa espedientean/ Ordezkaria
Identifikazio-agiria (NAN edo AIZ), zenbakia*, izena*, lehen abizena*, bigarren abizena*, sexua*
Komunikazio-datuak:
Jakinarazpen eta komunikazioak hona bidaliko dira: espedientea izapidetzen den bitartean Administrazioak bidalitako jakinarazpenak honi zuzenduko zaizkio:
Jakinarazpen eta komunikazioetarako kanala:
Elektronikoa: nire karpeta guneko jakinarazpen eta komunikazioen atalera igorriko dira. Bertan sartzeko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat beharrezkoa da. Kanal elektronikoaren gaineko oharra. Jakinarazpen elektronikora sartzen ez bazara, jakinarazitzat emango da Nire Karpetan eskuragarri jartzen denetik 10 egun naturaleko epean. Esandako epea betetzen denena, jakinarazpena ukatu egin duzula ulertuko da eta horrela jasoko da espedientean. Izapidea egintzat emango da eta administrazioak aurrera jarraituko du prozedurarekin.
Abisuak jasotzeko datuak: nire karpetan jakinarazpen edo komunikazioren bat jasotzerakoan abisu bat bidaliko dizugu posta elektronikora eta telefono mugikorrera: posta elektronikoa*, Telefono mugikorra.
Komunikazio hizkuntza*: mezu elektroniko eta abisu-mezu bidezko jakinarazpen eta komunikazioak zuk aukeratutako hizkuntzan bidaliko dizkizugu. Euskara/Gaztelania.
Datuak erabiltzeko baimena:
Nire komunikazio eta abisuetarako datuak Eusko Jaurlaritzako sail eta erakundeekiko harremanetan erabiltzea nahi dut. Bai/Ez.
Nire komunikazio eta abisuetarako datuak espediente hau kudeatzeko bakarrik erabiltzea nahi dut. Bai/Ez.
Datu pertsonalen tratamendua:
Izaera pertsonaleko datuak tratatuko dira eta «Gazteen boluntariotza-eremuak» eta «Euskadiko gazte lankideak» programak izeneko tratamendu-jardueran sartuko dira.
Arduraduna: Gazteria Zuzendaritza, Lehendakaritza.
Helburua: «Gazteen boluntariotza-eremuak» eta «Euskadiko gazte lankideak» programetan parte hartzen duten pertsonen datuak kudeatzea. Baimenak eta laguntzak izapidetzea.
Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
Hartzaileak: elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak, Europar Batasuneko organoak, Estatuko Administrazioko beste organo batzuk, Toki Administrazioko beste organo batzuk, Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk.
Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.
Informazio osagarria: gure web-orrian kontsulta dezakezu Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/041700-capa2-eu.shtml
Honako hau betetzeko:
– Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra (https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/normativa_dpd/eu_def/adjuntos/RGPD-2016_0679_eu.pdf)
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf)
2.– Datuak bete.
Eskatzailearen beste datu batzuk:
Identifikazio-datuak: pasaportea, pasaportearen iraungitze-data.
Jaiotza-datuak: jaiotza-data*
Harremanetarako datuak: telefono finkoa, telefono mugikorra*, posta elektronikoa*
Helbidearen datuak: posta-kodea*, lurralde historikoa*, udalerria*, herria*, helbidea*, zk.*, solairua, letra.
Larrialdi-kasuetarako harremanetarako pertsona: izen-abizenak*, eskatzailearekiko harremana*, harremanetarako telefonoa 1*, harremanetarako telefonoa 2.
Prestakuntza:
Ingelesa: Irakurri*: Ezer ez/Erregularra/Ongi/Oso ondo; Hitz egin*: Ezer ez/Erregularra/Ongi/Oso ondo; Idatzi*: Ezer ez/Erregularra/Ongi/Oso ondo
Frantsesa: Irakurri*: Ezer ez/Erregularra/Ongi/Oso ondo; Hitz egin*: Ezer ez/Erregularra/Ongi/Oso ondo; Idatzi*: Ezer ez/Erregularra/Ongi/Oso ondo
Prestakuntza arautua: titulazio akademikoa, zer ikastetxetan egin zen, hasiera-urtea (uuuu), aribidean/amaiera urteak (uuuu), amaiera urtea (uuuu)
Garapenerako lankidetzako ikastaroak: Ez dut garapenerako lankidetzako ikastarorik/Titulua, Erakunde antolatzailea, Ordu kopurua, Amaiera urtea (aaaa)
Beste ikastaro batzuk: Titulua, Erakunde antolatzailea, Ordu kopurua, Amaiera urtea (aaaa)
Esperientzia:
Lan-esperientzia: Ez dut inolako lan esperientziarik./Enpresa, lanbide-kategoria, laneratze-data (uuuu/hh/ee), amaiera-data (uuuu/hh/ee)
Esperientzia boluntariotzan:
Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeetako kide izatea borondatez. GGKE: Ez dut inolako esperientziarik GGKE batekin/GGKEaren izenarekin, Egindako jarduera eta funtzioak, Urteko ordu-kopurua, Txertatze-data (uuuu/hh/ee), Abian, Balizko amaiera-urtea (uuuu), Amaiera-urtea (uuuu)
Borondatez gazte-elkarteetako edo helburu sozialeko beste elkarte batzuetako kide izatea. Gazte-elkartea edo erakundea: Ez dut inolako esperientziarik gazte-elkarte edo erakunde batean/Erakundearen izena, Jarduera eta funtzioak, Urteko ordu-kopurua, Laneratze-data (uuuu/hh/ee), Aribidean, Balizko amaiera-urtea (uuuu), Amaiera-urtea (uuuu)
Beste datu batzuk eta eskaera bidaltzea:
Eguneratuta daukazu txertaketa-txartela? Bai/Ez.
Zehaztu zein falta zai(zki)zun*.
Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren aurreko edizioak. Inoiz aurkeztu zara programa honetara? Bai/Ez.
Programan parte hartzeko motibazio pertsonala.
Beste datu interesgarri batzuk.
Erantzukizunpeko adierazpenak:
(Bai/Ez) dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zigor penal edo administratiborik jaso duela.
(Bai/Ez) dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean egotea, sexu-bereizkeriagatik gertatutakoak berariaz aipatuta.
(Bai/Ez) egunean dituela dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
Adingabeekin harremana duten jarduerak barne hartzen dituzten proiektuen kasuan, (Bai/Ez) sexu-delituengatik kondenatua izan dela deklaratzen du.
(Bai/Ez) indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzen ditudala.
(Bai/Ez) egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera.
Prozeduraren instrukzio-organoak ofizioz egiaztatuko du erakunde horrek uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 18. eta 19. artikuluetan jasotako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, modu arrazoituan. Aurka egiteko eskubideaz baliatzea:
(Bai/Ez) egiazkoak eta osoak dira eskaera honetako datuak, bai eta aurkezten dudan eta dagokion erantzukizuna hartzen dudan dokumentazio guztia ere (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.7 artikulua).
Erantzukizunpeko adierazpen batean edo komunikazio batean jasotzen den edozein datu edo informazio zehatza ez bada, faltsua bada edo falta bada, edo administrazio eskudunari erantzukizunpeko adierazpena, deklaratutakoa bete dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa edo komunikazioa aurkezten ez bazaio, ezinezkoa izango da eragindako eskubidea edo jarduera gauzatzen jarraitzea egitate horien berri izaten den unetik aurrera, hargatik eragotzi gabe egon litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikulua).
Merezimenduen ziurtagiria:
Programan parte hartzeko aurre-hautatua bazara, Gazteria Zuzendaritzak eskatuko dizu adierazi dituzun merezimenduei dagozkien titulazioak eta ziurtagiriak aurkezteko.
Baimenak:
Baimena ematen diozu Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzari programan parte hartzen duten GGKEei datu pertsonalak jakinarazteko, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa kudeatu eta gauzatzeko soilik*. Bai/Ez.
Baimena ematen diozu Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzari bere datu pertsonalak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Osasun Ministerioko Kanpo Osasuneko Zuzendariordetza Nagusiari jakinarazteko, agindutako txertaketak egiteko soilik*. Bai/Ez.
Baimena ematen diozu Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzari zure datuak zure kontaktu-fitxategian sar ditzan, zure zerbitzuei eta programei buruzko informazioa bidal diezazun. Bai/Ez.
Erantzuna baiezkoa bada: eskabidean agertzen diren datu pertsonalak tratamendu-jarduera honi erantsiko zaizkio: Gazteria Zuzendaritzaren kontaktuen agenda.
Arduraduna: Gazteria Zuzendaritza.
Helburua: Zuzendaritzak gazteriaren arloan antolatzen dituen jarduerak, ekitaldiak eta programak komunikazio-kanalen bidez kudeatzea eta zabaltzea. Harremanetan jartzea, kontsultei eta eskaerei erantzutea, eta zerbitzu eta programei buruzko informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: beharrezko tratamendua, interes publikoaren alde edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak erabiliz egindako eginkizun bat betetzeko.
Hartzaileak: ez da datuen komunikaziorik aurreikusten.
Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza gure web orrian kontsulta dezakezu: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/041700-capa2-eu.shtml
Araudia:
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/20161118/eu_def/adjuntos/rgpd_2016R0679-es-eu.pdf)
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf)
Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzari irudi eskubideak lagatzeko baimena ematen diozu, erakundeak berak duen edozein komunikazio-kanaletan (online eta off line) erabili ahal izateko. Bai/Ez.
3.– Dokumentuak eranstea.
Ofizioz egiaztatzea. Aplikatzekoa den araudiaren arabera, prozedura honen instrukzio organoak ofizioz egiaztatuko ditu honako datu hauek administrazio eskudunean:
Bizileku-datuak (EINen Egoitza Datuak Egiaztatzeko Zerbitzua)
Errolda historikoa (Udalak Euskaldunak)
Nortasun-datuak kontsultatzea/egiaztatzea (Poliziaren Zuzendaritza Nagusia – DGP)
Zerga-betebeharrak egunean izatea (EAEko foru-aldundiak edo Estatuko Zerga Agentzia edo ZAEA)
Gizarte Segurantzaren ordainketan egunean egotea (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra)
(Salbu eta interesdunak arrazoituta aurka egiten badio. Aurka egiteko eskubidea erabiltzea)
Baimenak: baimena behar da instrukzio-organoak honako datu hauek egiazta ditzan. Aukeratu baimena emateko:
Sexu-delituengatiko aurrekaririk ez izatea (Justizia Ministerioa) Bai/Ez
Ez baduzu baimenik ematen, prozeduran eskatutako dokumentu guztiak aurkeztu beharko dituzu.
Eskatutako dokumentu motak:
Eskatutako dokumentuak/Erantsitako dokumentuak/Ekintzak.
Gizarte Segurantzaren ordainketan egunean egotea (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra – GSDO) (eskatzen da, aurkakotasuna dagoen kasuetan) Erantsi/Bilatu/Entregatu.
Zerga-betebeharren ordainketan egunean egotea (eskatzen da, aurkakotasuna dagoen kasuetan) Erantsi/Bilatu/Entregatu.
Errolda historikoak (Udalak Euskaldunak) (eskatzen da, aurkakotasuna dagoen kasuetan) Erantsi/Bilatu/Entregatu.
Ez dago aurrekaririk sexu-delituengatik (Justizia Ministerioa) (eskatzen da, baimenik ez dagoen kasuetan) Erantsi/Bilatu/Entregatu.
Bizileku-datuak (EINen Egoitza Datuak Egiaztatzeko Zerbitzua) (eskatzen da, aurkakotasuna dagoen kasuetan) Erantsi/Bilatu/Entregatu.
Hala badagokio, sartu hemen beste edozein dokumentu. Erantsi
4.– Sinatu eta bidali.
....................,..........ko....................ren.......a
(Sinadura)
GAZTERIAKO ZUZENDARIA