239. zk., 2023ko abenduaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 3 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSASUN SAILA
5598
AGINDUA, 2023ko abenduaren 1ekoa, Osasuneko sailbururena, Osasun Sailean lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko duena.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, eranskinean aipatzen den lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egitea erabaki du sail honek. Hona hemen
OINARRIAK
Lehenengoa.– Parte hartu ahal izateko baldintzak.
1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Aipatutako baldintza berberetan, parte hartu ahal izango dute beste administrazio publikoetako karrerako funtzionarioek eta osasun-erakundeetako karrerako funtzionarioek edo estatutupeko langile finkoek, baldin eta lanpostuen zerrendan berariaz aurreikusten bada lanpostu horiek betetzeko aukera.
2.– Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeretan egonda hartu dezakete parte deialdi honetan, honako egoeretan izan ezik:
a) Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita badute. Ezingo dute parte hartu egoera horrek dirauen bitartean.
b) Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik lanera itzuli baino lehen eszedentzian egon beharreko denbora ez badute bete.
3.– Eskatutako baldintzak bete beharko dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.
Bigarrena.– Eskabideak.
1.– Hautagaiek Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 15 egun balioduneko epean. Eskabideetan datu pertsonalak eta orain daukaten destinoa adierazi beharko dute hautagaiek.
2.– Hautagaiek eskaerarekin batera curriculum vitaea aurkeztu beharko dute eta bertan honako hauek adierazi:
a) Titulu akademikoak.
b) Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.
c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza-ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.
Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Horiek dagoeneko Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.
Hirugarrena.– Ebazpena.
Deialdi hau Osasuneko sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da. Hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik gehienez hilabeteko epean.
Lanpostua lortzen duen pertsonak, ezarritako epearen barruan hartu beharko du jabetzen lanpostua eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.
Agindu honek administrazio-bideari bukaera ematen dio. Aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri dakioke agindua eman duen organoari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 1a.
Osasuneko sailburua,
MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.
ERANSKINA
Deialdiko lanpostua: lurralde-ordezkaria.
Kodea: 510166.
Dotazioa: 1.
Kidegoak: A taldeko kidego-aukera eskalak (EAP)
Osasun-Funtz./Est.: A taldea- EEPen osasun-erak.
Funt./Est. Ez-sanit.: A taldea- EEPen osasun-erak.
Destino-osagarriaren maila: 29.
Berariazko osagarria: 0-A.
Kokapena: Arabako Lurralde Ordezkaritza.
Herria: Vitoria-Gasteiz.
Hizkuntza-eskakizuna: 3.
Derrigorrezkotasun-data: ez dauka.