239. zk., 2023ko abenduaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5596
2401/2023 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María del Camino del Río Pisabarro andrea Onkologia Planeko erizain ondoko koordinatzaile izendatzen den, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Urriaren 9ko 1892/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko urriaren 23ko EHAA 202. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko Onkologia Planeko Erizain Ondoko Koordinatzailea lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egin zen.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, María del Camino del Río Pisabarro andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Onkologia Planeko erizain ondoko koordinatzaile, izendapen askez.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– María del Camino del Río Pisabarro andrea izendatzea Onkologia Planeko erizain ondoko koordinatzaile, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko abenduaren 4tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko ESIari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2023ko abenduaren 1a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).
Langileen zuzendaria,
MARÍA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.