Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2023ko abenduaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5556

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 1ekoa, Kulturako sailburuordearena, 2023. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegietarako liburu-funtsak eskuratzeko edo berritzeko dirulaguntzak ematekoa.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko uztailaren 5eko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegietarako liburu-funtsak eskuratzeko edo berritzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen du (2023ko abuztuaren 28ko EHAA, 163. zk.).

2023ko uztailaren 5eko Agindu horren 13. artikuluari jarraituz, eta Kultura Ondarearen zuzendariaren proposamena ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 15.000,00 euro ematea Bilboko Udalari, liburutegi berri baterako funtsak eskuratzeko.

Bigarrena.– EIPS Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen barruan ez dauden liburutegien modalitatean, honako entitate hauei ematea dirulaguntzak euren liburutegietarako funtsak erosteko:

– Aranzadi Zientzia Elkartea: 5.000,00 euro.

– Eresbil, Musikaren Euskal Artxiboa: 5.000,00 euro.

Hirugarrena.– Eranskinean azaltzen diren eskatzaileei ebazpen honen eranskinean adierazten diren diru kopuruak ematea dirulaguntzetan, EIPSko liburutegietako funtsak berritze aldera.

Laugarrena.– Maite Albiz Emakumeen Dokumentazio Zentroari dirulaguntza ukatzea, onuradunen ezinbesteko eskakizunei buruzko artikulua aplikatuz (aginduaren 4.1 artikulua).

Interesdunek, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluek ezartzen dutenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 1a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala