Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2023ko abenduaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5555

AGINDUA, 2023ko azaroaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratuko diren Lanbide Heziketako irakasle teknikoen iraungi beharrekoa den kidegoko funtzionarioen behin betiko zerrenda onartzen duena.

Hezkuntzako sailburuaren 2023ko maiatzaren 3ko Aginduaren bidez, iraungi beharrekoa den Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleek Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratzeko eska dezaten 2026ko urtarrilaren 19ra bitarte irekitako prozedura onartu zen.

Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2023ko urriaren 2ko Ebazpenaren bidez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratzeko proposatutako langileen behin-behineko zerrenda eta prozeduratik kanpo utzitako langileen behin-behineko zerrenda argitaratu ziren, 2023ko irailaren 20ra arte egindako eskaerak aztertu ondoren.

Ebazpen horren aurka aurkeztutako erreklamazioak berrikusi dira. Beraz, Hezkuntzako sailburuaren 2023ko maiatzaren 3ko Aginduaren lehenengo kapituluaren bigarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (agindu horren bidez, batetik, Iraungi beharrekoa den Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleek Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratzeko eska dezaten 2026ko urtarrilaren 19ra bitarte irekitako prozedurarako deialdia egin zen, eta, bestetik, aldatu zen Hezkuntzako sailburuaren 2023ko martxoaren 30eko Agindua, zeinaren bidez iraungi beharrekoa den Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleak Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratzeko prozedurarako deialdia egiten baitzen), honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratzen diren Lanbide Heziketako irakasle teknikoen iraungi beharrekoa den kidegoko funtzionarioen behin betiko zerrenda onartzea. Zerrenda hauek osatzen dute zerrenda:

I. eranskina: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko espezialitateetan integratzeko proposatutako langileen behin betiko zerrenda, espezialitatearekin batera, eta horrek ondorioak izango dituen data.

II. eranskina: prozeduratik baztertutako langileen behin betiko zerrenda, baztertzeko arrazoiak adierazita.

Bigarrena.– Aurreko eranskinak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren webgunean (http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/) eta https://hezigunea.euskadi.eus helbidean erakusteko agintzea, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera.

AZKEN XEDEPENETATIK LEHENENGOA.– Indarrean jartzea.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 28a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala