Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2023ko abenduaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
5550

AGINDUA, 2023ko azaroaren 29koa, Osasuneko sailburuarena, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan Lurralde-ordezkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legeko 102.2.c artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osasuneko sailburuaren 2023ko urriaren 6ko Aginduak (sail honetako lanpostu huts bat borondatezko izendapen bidez betetzeko dei publikoa egiten duena) 3. oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe utzi da Lurralde-ordezkari lanpostu hau: Osasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzakoa, 510166 kodea, 3. dotazioa.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 29a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala